Xabier Otaegi

Xabier Otaegi

Xabier Otaegi Lizarralde (Donostia, 1952ko ekainaren 21a) Donostiako kultura munduko pertsonaia garrantzitsua da. 1972 urtetik aurrera Kixki pailazoa gisa Kixki ta Mixki ta Kaxkamelon pailazo taldeko kide da, ondoren 1985an Txirri, Mirri eta Txiribiton taldeko Txirri pailazoa izatera iragateko. Azken hauek Euskal Telebista katean euren asteroko saioari esker arrakasta handia lortu zuten. 1989-1991 artean Jose Ignazio Ansorenarekin batera ETB1 katean Funtzioa ikuskizun saioa ere aurkeztu zuen. Gizarte-zientzietan graduatua, zortzi urtez Donostiako Iztunde antzerki taldean jardun zuen; Herri Irratian hiru urtez haur nahiz euskaldun berrientzako hainbat irratsaio zuzendu zituen.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Gipuzkoa
Gizonezkoa
(1952-06-21) 72 urte
Gaztelania, Euskara
pailazo

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA