Yolanda Vargas Pozo (Tolosa, Gipuzkoa, 1954ko maiatzaren 4a) igerilaria, Espainiako txapeldun izan zen 1970ean, 100 metro bizkar proban gazte mailan. Tolosako aurreneko emakume irabazlea izan zen. Sortu berria zen Tolosa CF klubeko igeriketa sailean parte hartu zuen eta konpetizioan aritu zen, emakumeek konpetitzea ia ezinezkoa zen garai batean.
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)