Yves Salaberri

Yves Salaberri, pilota arloan Xala izenaz ezaguna (Lekuine, Lapurdi, 1979ko azaroaren 14a) esku huskako pilotari profesionala ohia da. Aurrelari jokatzen zuen. 1,80 metro luze da, eta 80 kg pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2000ko ekainaren 25ean jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan, eta 2016ko otsaileraino Aspe enpresarekin aritu zen. Ezkerra da, eta trinketean trebatu zen. Lehiaketa nagusietako lau txapel ditu: 2011ko buruz burukoa, eta 2002, 2007 eta 2010eko binakakoak. Urte askoz aritu zen ezker paretako pilotari hoberenen artean, oso jokalari teknikoa baita, tantoa erraz bukatzen duena, eta eskuin bolea bikainekoa.

Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)

Akitania Berria
Gizonezkoa
(1979-11-14) 44 urte
Frantsesa
pilotari

LANDU ORTOGRAFIA

LANDU LEKU IZENAK

LANDU DEKLINABIDEA