Zihara Enbeita Gardoki (Gernika-Lumo, 1976ko abuztuaren 25a) bertsolaria, gai-jartzaile, bertso-eskolako irakaslea eta kazetaria. Txikitan Jon Lopategik gidatutako bertso-eskolan eta Muxikako Garriko bertso-eskolan aritu zen. Hainbat bertso saio eta txapelketatan partu hartu zuen 1988tik 1998ra arte, Gai-jartzailea eta bertso-eskolako irakaslea izan da, eta bertsolaritzaz ere idatzi du bere kazetari lanean. Kazetari aritu izan da Bertsolari aldizkarian, Bizkaia Irratian esatari (2003-2004), Argian (2007-2011), Berrian (100 baino gehiago dira idatzi zituen kolaborazioak 2013tik 2016ra bitarte Larrepetit izeneko atalean), EiTBko Azpimarra saioko kolaboratzailea (2015-2016), eta UEUko hasieran prentsa-bulegoan (2001-2005) eta 2016tik komunikazio-taldean.Lagundu nire kabuz egiten webgunea sortu zuen ikuspuntu pedagogikotik umeen garapenerako beharrezko ez den edozein laguntza murrizte aldera, umeentzako traba delakoan. Hainbat pedagogoren iritzia bildu du horretan. Ideia nagusia da seme-alabek, esaten ez badigute ere, etengabe hau eskatzen digutela "lagundu egidazu nire kabuz egiten".
Iturria: Euskarazko Wikipedia (CC BY-SA 3.0)